XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ifarraldeko intelektualek fede kezka sakonki daramate; azterketa serio bati emanak daude.

Eskritura Sanduaren beharra ikusten dute apaizek; biblia ahazturik dadukatelako.

Gainera, norbera aski da Eskritura arnastu eta ausnartzeko.

Eskrituran daude kristau fedearen funtsa eta oinarria; antzinako kristauen jatortasuna eskuratu nahi bada, Eskriturara bihurtu behar da.

Bestalde, sakramenduen itxuratik eta elizaren prasiatik (hau da: induljentziak, prozesioak, barauak, limosnak eta bestetatik) aldendu egin behar da, fedea garbiki eta soilik onartzeko.

Objetibismoa fede hutsean utzirik, Luteroren subjetibismoaren oinarriak ezartzen dira.

Antzinako kristauen fede garbia, pobrezia eta jatortasuna sarturik daude kataru, valdense eta beste talderen kritikan.

Protesta harek bere bidean jarraitzen du orain berriro, antzeko beste elementuak eskatzen direlarik.

Luterok fede garbiketa bat egin nahi du, bide bereziak harturik, eta haren proposamenduak fede soil, xume, pertsonalista baten eskariak daramatza.

Ideia giro honen kontestuan gogartzen da Erasmoren erreforma.

Erasmok ere elizaren hutsak eta zabarkeriak eraso nahi ditu, baina Luteroren radikalismoa albora utzirik.